BESTELAKOAK

Jackie Revlon eta Jeremy Jay musikarien kontzertuak gurean

Gasteizko Ibu Hots, Bermeoko Beleza Malandra eta Donostiako Le Bkowski aretoek abiatu duten Alt Sessions programaren baitan, bi kontzertu izango dira hil honetan. Hala, abenduaren 7an Jackie Revlon izango da Bermeon, eta 14an, berriz, Jeremy Jay Le Bukowskin.

Jackie Revlon abeslariaren atzean Patricia Perez-Yarza dago, Pascual Perez-Yarza piano jotzaile bilbotar ezagunaren alaba. Oraingoan, Tano Jao gitarra jotzailearekin izango da Bermeon. Bikoteak blues eta jazz doinuak joko dituzte, hala nola Billie Holiday, Bessie Smith, Ray Charles, Ella Fitzgerald eta Fats Waller. Revlonek 12 urte daramatza agertokietan, eta makina bat jazz musikarirekin eta Brasileko gitarra jotzaileekin egin du lan.

Donostian izango den Jeremy Jay musikari gazteari dagokionez, Olympia hiriko K Records diskoetxea independente ezagunean grabatzen du bere lanak. Bere proposamenean gitarrak eta  sintetizadoreak uztartzen dira modu atseginean. Dotorezia, erromantizismoa edo zintzotasuna dira trobadore sintetiko honen doinuen ezaugarri nagusiak. Kantu horietan melodiek eta erritmo itsaskorrek bat egiten dute, 50eko eta 80ko hamarkadetako estiloak bereganatuz. Estatubatuarrak Abandoned Apartments izenburuko lan berria aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button