Harrika Trintxerpe

2002. urtean lagun koadrila bati musika talde bat osatzeko bururapena sortu zitzaion, lagun hauek Egoitz, Iñaki, Aitor eta Iñigo ziren. Iñigo eta Egoitzek, bateria eta gitarra ikasketak hasiak zituzten, Aitor eta Iñaki, bestalde, gitarra eta baxu klaseak jasotzen hasi ziren taldea aurrera eramateko asmoz.

Gauzak honela, bakoitzak bere instrumentua hartu eta Intxaurrondon lokala lortu ondoren, gaztetxekoei esker, bertan soinua ateratzen hasi ziren. Taldearen izena ere erabaki behar zela pentsatu zuten eta hainbat izen (Iraultza, Erlaitz, Ikara, Alde hemendik!…) buruan ibili ostean Harrika izenarekin gelditu ziren.

Urte amaieran aldaketa bat egon zen taldean, izan ere Aitor abeslari lanetara pasa zen eta Etxaun sartu zen taldean gitarra jotzeko, eta honela dirau taldeak gaur egun. Lokal bila ari ziren bitartean musika alde batera ez uzteko Suturaren lokalera joaten hasi ziren noizean behin Billari esker. Azkenik, taldea beste lokalik aurkitu ezinean zegoenez, Suturaren lokalean, Astigarragan, geratu ziren. 2003ko urriaren 18an estreinatu ziren jendearen aurrean Donostiako alde zaharrean, Herria Elkartearen itxieraren aurkako jaialdian eta ordutik, urte betean, 14 kontzertu eskaini dituzte. Loiolako Talde berrien II. Lehiaketa irabazi zuten 2004ko uztailaren 31an.

Azkenik, urte bereko abuztuaren 16tik 20ra bitartean, Galtzarabordako Estudio 77an sartu ziren sei abestiz osaturiko maketa bat grabatzeko, grabazio eta nahasketa lanez Jorge Reboredo arduratuz. Orain maketa zabaltzen eta abesti berriak osatzen dihardute.



 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aitor: ahots nagusia
Iñigo: bateria
Iñaki: baxua eta ahotsak
Egoitz: gitarra eta ahotsak
Etxaun: gitarra eta ahotsak.

HARREMANAK