Eutanasia Gernika

Eutanasia lau gaztek osatzen duten taldea da. 2000. urtetik daramate musika munduan sartuta metal doinuak jorratzen eta beraien lehen lana kaleratu berri dute Bakardadean idatzitako hitzak izenpean. Aulestiko Altxatune estudioetan grabatu zen 2006ko abenduan eta 2007ko otsaila eta martxoa artean Inigo Pituren gidaritzapean.

Ajangizko lokalean hasi zen Eutanasia talde moduan sortzen, pausoz-pauso, gauza berriek ikasiz. Mirri lokalkideak ziren Garraxikoakaz joten hasi zen eta orduantxe zela ez horrenbeste taldetan sartutako Edortari (gitarra) Bampi batu zitzaion baxua jotzeko. Handik aurrera, bertsioak ikasten eta kanta propioak sortzen hasi ziren, gaur egun lantzen dituzten metal-hardcore doinuetara heldu arte. Kontzertu asko jotzeko aukera izan dute eta talde asko ezagutu eta lagun asko egin dituzte esker.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Edorta: gitarra eta koruak
Hodei: Ahotsa eta gitarra
Xabier Lauzirika Sandalio: Bateria
Jonathan Loma Banpi: Baxua