Effectus Gernika-Lumo

2001ean sortu zen talde hau Garraxi izenez. 2002tik 2006ra hainbat kontzertu eman izan dituzte: Gernika, Lekeitio, Zumaia, Gorliz, Santurtzin..., batzuk aipatzearren. Hasieran hard-core musika jotzen hasi ziren baina, denbora igaro ahala, gero eta metaleroago bihurtzen joan ziren. Hainbat taldekide aldaketa izan dituzte baina taldea finkatu zenean, izenez aldatu zuten Effectus deitzera igaroz. Gaur egun Gernikako industria gunean entseatzen dute beraiek autofinantziatutako lokal batean. 2007ko urtarrilean grabatu dute Zulo desberdinetan izeneko maketa Aulestiako estudio batean. 7 urtetako lanaren emaitza dugu hau.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Gorka Monasterio "Monas": ahotsa
Asier Baraizarra "Mister": bateria
John Learreta "Lea": gitarra
Jon Iñaxio Jauregi "Joni": baxua