Desordutan Tolosa

2005ean, Tolosako hiru lagunek (Txus, Iñigo eta Gorka) proiektu akustiko bati ekin zioten, gitarra akustikoa, baxua eta bateriaz baliatuz. Beranduago, bigarren gitarra jolearen etorrerarekin (Egoitz) proiektua pop-rock bilakatu zen. Azken egunotan berriz, lan kontuak zirela medio, Gorkak erreleboa Juleni pasa berri dio. Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean.

Gerora, hamabost bat kontzertu eskaini dituzte, non haizezko instrumentuek bat egiten duten zuzenekoak biziagoak bilakatuz. Orain, lehen maketa aurkezten dizute: 6 kantutako lan hau, Tolosako Bonberenean grabatua izan zen 2006ko abenduan Screech+Etxebe teknikarien gidaritzapean. Lanaren helburua, taldearen musika hedatu eta zuzeneko gehiago eskaini ahal izatea da. Gustuko izango duzuelakoan, laster arte!

(Taldearen Argazkia: Xabier Eskisabel)

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Txus: ahotsa eta gitarra
Iñigo: baxua eta koruak
Egoitz: gitarra
Gorka: bateria eta perkusioa

HARREMANAK