Biok Galdakao

1999. urtean jaio zen biok proiektua, Deiadar osatzen genuen Aitor, Imanol, Joseba eta Unairi, Ibon, abeslari modura, batu zitzaigunean. Ibon sartzeak norabide berri bortitzago bat ekarri zuen, orduan hasi zen BIOKen bide berria.

Abesti ugari egin eta kontzertu mordoa jo ondoren, taldeak bere lana aurkezteko grabaketa bat behar zuela ulertu genuen, horretarako Carlos Creator-en Rock Studios-era jo genuen. Bertan zazpi abestitako demoa grabatu genuen, eta pozik geratu ginen ateratako emaitzarekin, izan ere grabaketa honek hainbat ate ireki zizkigun. Maketa ateratzetik urte betera, Julenek Josebaren tokia hartu zuen baxuaren aurrean. Aipatu behar, Urduñako maketa lehiaketako irabazleak suertatu ginela (2001). Baita ere Valentziako SONA lehiaketan, estatuko 400 taldetatik lehen 25en artean geratu ginen.

Beste alde batetik,Basauriko Gaztetoki maketa lehiaketan euskarazko sailean irabazle suerta ginen (2001), hain zuzen ere, sari honek Tio Peteko estudioetan hiru abesti grabatzeko aukera eman zigun: Orain esan, Segada eta Dekoratuari erantsiak.
Euskadi Gazteako maketa 12. lehiaketaren entzuleen saria irabazi eta 15. Villa de Bilbao lehiaketan ere aritu ginen. Lortutako azken saria III. Ondarruko Hiria Kontzertu Lehiaketa izan zen.

Garai horietan, konzertu eta kontzertu artean, abesti berriak konposatzen eta diskoaren grabaketan pentsatzen hasi ginen. Grabaketarako aukera ezberdinak ikertu ondoren, Mikel Kazalisekin (Anestesia, Kuraia, Negu Gorriak, 2 Kate, Estigia...) hitz egin genuen eta berehala ulertu genuen berarekin grabatu behar genuela. 13 abesti prestatu ondoren Zarauzko Fidelenea estudioetan sartu ginen, gure lehen lan luzea burutuz, Margo debekatuak izeneko diskoa, Metak disketxearekin kaleratua. Diskoari esker LANZADERA SUR 2005 lehiaketako irabazle suertatu ginen eta ondorioz FESTIMAD SUR 2005ean jotzeko aukera izan genuen, SLAYER, SYSTEM OF A DOWN, INCUBUS, MARILYN MANSON, SICK OFF IT ALL, eta abarrekin.

Emandako azken kontzertu handia Bilbao live 2007 jaialdian izan da, bertan Metallica, Incubus, Red Hot Chilli Peppers, Iron Maiden, Mastodon, Stone Sour... bezalako taldeekin kartela banatuz.

Gaur egun kontzertuak alde batera utzi ditugu, disko berria izango denaren abestiak ateratzeko.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ibon: abeslaria
Aitor: gitarra eta koruak
Imanol: gitarra
Julen: gitarra
Unai: gitarra

HARREMANAK