Vostok Zarautz

Vostok taldea 6 partaidek osatzen dugu, lau zarauztarrak eta bi azkoitiarrak: Aritz ahotsean, Juan eta Kintxi gitarrarekin, Pinto baxuarekin, Joseba teklatuarekin eta Aitor bateriarekin. Hala ere, boskote bezala jaio zen taldea 2005eko udazkenean, Ad lib izeneko beste talde batetik ezagutzen ginen lau zarauztarrok, Pintoren laguntzaz geure abesti propioak egiten hasi ginenean.


2006ko udazkenean gure lehen 7 abestiak bilduko zituen maketa grabatu genuen Urrestillako entsegu lokaletan Josu Zubizarretaren laguntzaz. Gure lehen abesti hauen artean agian ez da estilo finko bat antzematen, baina pop-rock, punk-rock, power pop eta grunge ukituak nabariak dira.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Juan: gitarra
Kintxi: gitarra
Pinto: baxua
Aitor: bateria
Aritz: ahotsa
Joseba: teklatua

HARREMANAK