Nabil Lekeitio

Pop-rock

Nabil proiektua 2005ean sortu zen Lekeition, Unaik bere etxeko ordenagailuarekin maketa batzuk grabatu zituenean, lagunei-eta emateko.
Mitosia bere beste taldean kanpoan gelditzen ziren Pop-Rock kutsuko abestiak ziren hauek. Kontzertu baten (Natxitxu), talde baten hutsunea betetzeko komentatu zioten eta lehenengo kontzertua 2005eko Abenduaren 3an jo zuen. Unai bakarrik atera zen gitarra akustiko batekin eta mikro batekin. Denborarekin taldea osatzea erabaki eta horrela gehitu zitzaizkion Lapsus taldeko baxujolea zen Iraun (kitarra), David (baxua) eta Include taldeko Patxeko (bateria).

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Unai: ahotsa eta gitarra.
Iraun: gitarra eta diseinuak.
David: baxua.
Patxeko: bateria.

HARREMANAK