Haatik Bilbo

Haatik 2005. urtean sortzen da, lau lagun Pearl Jam-en bertsioak jotzeko geratzen direnean. Hainbat entseguren ostean lehenengo konposaketek argia ikusten dute, oraindik asko definitu barik. Entsegu lokalean urte eta piku pasa eta gero (denboralditxo batez boskotea izanik, Imanol Barberiagaz baxuan), lehenengo konposaketek forma hartzen dute. Hala, Zain, Etorkinen Ezbaia edo Sua bezalako abestiak agertzen dira. Euskaraz abestuta eta Pearl Jam, Nirvana edota Queens of the stone age taldeen influentzia argiak erakutsiz, estilo fresko eta geurea sortuz doa.

2006. urteko urrian Haatik-ek bere lehen maketa grabatzen bukatu du, Sortutako Piztiak izenekoa. 2007. urtean zehar Bizkaiko hainbat herrietan kontzertuak emateari ekin diote.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ander Fernandez: gitarra
Iker Llona: gitarra
Gaizka Fernandez: baxua
Mikel Cortazar: bateria

HARREMANAK