Infux Bilbo

Infux 2003. urtean sortu zen bi talde batzean. Musikari dagokionez, esperimentatzen hasi ziren metal estiloa landuz. Bi urte pasa eta gero, lehen kontzertua eman zuten Rekalden antolatutako lehiaketa batean. Hortik aurrera leku desberdinetan eman dituzte kontzertuak, esate baterako, Korrikako jaian edo Barakaldoko jaietan. 2006. urtean abeslari aldaketa eman da, eta honek Infux estilo melodiko batera bultzatzen du. 2006.eko azaroan, Koba Estudioan, Xanperen (Pi.LT) estudio berrian, Infuxek lehenengo maketa grabatu du asteburu batean, Xanpek teknikari izanda. Hemendik aurrera istorioa idaztear geratzen da...

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Txepi: gitarra
Espitxu: gitarra
Txon: baxua
Augusto: bateria
Eider: ahotsa

HARREMANAK