Code 69

Code 69 taldea 2001ean sortu zen modu ofizial batean. Ganix eta Rodri Code 5 izeneko banda batetik zetozen. Taldea laga ostean, Ganix eta Rodrik erabaki zuten elkarrekin jarraitu eta talde berri bat osatzea.

Urte bereko ekainean Igor ezagutu eta entsaiatzeari ekin zioten. Lehenengo kantak sortu zituzten. Abuztuan Aitor sartu zen, bateria. Eta une horretan esan daiteke jaio zela Code 69. Eskarmentu handirik ez, aldapatsua da hasiera.

Zazpi hilabete elkarrekin eman ondoren, estudiora sartu eta perla bat ateratzen da: “Stars & Dreams”, Zarauzko Noizbehinka estudioan grabaturik 2002ko apirilaren 25etik maiatzaren 1era. CDan sentimenduz beteriko 9 kanta entzun daitezke, hunkigarriak, indar handikoak. Punk-pop bezala defini daitezke.
Egun baxu-jole eta bateria-jole berriak daude. Lehenengoa, Alain, Brigada Slam bandako taldekide ohia. Baterian, berriz, Gorka. Biak zarauztarrak dira.

 Donostiako pop-rock 2002 lehiaketan finalerdietara iritsi ziren.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alain:  baxua
Gorka: bateria
Ganix eta Rodri: gitarrak

HARREMANAK