Ni_neu Eibar

Orain dela pare bat edo hiru urte sortutako ideia da Ni_neu. Sentimenduari musika estilo jakin batera mugatzea baino garrantzi handiagoa ematen dion proiektua da. Abesti hauen konposaketan nabilela ikasi dut zer kontatu eta zer sentitu asko dudala abestietan. Musika guztia etxean eginda dago, baita grabaketa eta nahasketa 2006ko iraila eta urri artean. Grabaketa hau eginez nire helburu bat behintzat lortua dut: osotasunean nire gidaritzapean proiektu musikal bat hasieratik bukaerara egitea. Horrela nire norabide musikala hobeto ulertzeko ere balioko zait.