Zaparrada Baiona

Zaparrada, 2001 urtean, Baionan sortutako taldea da. Punk-rock nahasketan murgiltzen gira. Abestiek, euskaraz, gizarte arazo serioak eta umorezko gaiak aipatzen dituzte. Urte hauetan zehar, adiskideen laguntzarekin maketa bat grabatu dugu, estudio xume batetan. Horren bidez zenbait kontzertu lortu ditugu. Kontzertuak, gehienbat Iparraldean eta Nafarroan eman ditugu, ostatuetan eta herriko festetan. Gure xedea, gure musika, beste probintzietan ezagutaraztea da nahiz eta jakin «Euskal Herrian, rock-n-rollak ez duela inoiz dirurik emanen».

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ramuntxo: bateria eta koroak
Nat: baxua ta koroak
Santi: gitarra ta abotsa

HARREMANAK