Izate Donibane Lohitzun/Ziburu

1999ko abenduan sortu zen Izate taldea Donibane/Ziburuko Gaztetxean. 3 urteren buruan lehen kontzertua eskaini zuen Gaztetxe horretan. Bilduma batzuetan parte hartu eta gero (Iparkor, Kantuz Euskal Presoak EHra, Gure Rokanrola, MusikHerria...), Diska izeneko lehen lana atera zuen 2006ko urrian (MusikHerria eta Anorak records, Elkar banaketarekin).

Gaur egun, 75 bat kontzertu eskaini ditu Izatek Euskal Herri osoan zehar, eta baita Frantzian ere (Gazte Topagune 2006, Gazte Eguna 2003, Euskal Herria Zuzenean 2005, Kaskagorri 2006, Bordelen...)

2008. urtean 2. diskoa aterako da

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Claire: ahotsa
Peio: gitarra
Fred: gitarra apala
Bixente: bateria

HARREMANAK