Tanga opilak Durango

Tanga opilak talde durangarra, 2006ko udan jaio zen, zer egin ez zekitela Iurretako estoldetan kañeria eta arratoi artean. Gaur eguneko musika zikinaz aspertuta, Bisbalez eta Reggetonaz potrotaraino, herriko egoera musikalaren parte izatea pentsatu zuten, honela inork orain arte egin ez duena egitera ausartu ziren, Tanga´s Punk.

Honela, inork ezer jotzen jakin gabe, Juñas eta Ajo lanean jarri ziren. Juñas, Txakurren Putse taldeko gitarra jolea bateria jotzen hasi zen eta Ajo, lokalean Ramons-en abestiak jotzetik zetorrena, gitarrara pasatu zen. Ondoren, Pako, baxua jotzera animatu zen. Honela, zarata egiten hasi ziren eta ahal zuten jende guztia molestatzen. Eta musika nola egin jakin gabe, lehenengo kontzertua eman zuten.
Urtebete daramate lanean, eta 12 kontzertu inguru eman dituzte, eta lehenengo maketa argitaratuta dute dagoeneko.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ajo: kitarra eta ahots nagusia
Juñas: bateria eta koroak
Pako: baxua eta koroak

HARREMANAK