ESZENA

Bihar hasiko da Leioako “Umore Azoka”

Leioako Umore Azokaren aurtengo edizioa bihar arratsaldean hasiko da (maiatzak 19), eta lau egunez luzatuko da. Egunotan, 90 emankizun egingo dira 18 gunetan banatuta, 40 konpainien partehartzearekin

Hogeita bigarren edizioan Euskal Herriko (19 guztira), Estatuko (16) eta nazioarteko (5) taldeen estreinaldiak eskainiko dira Leioan, tartean Michele & Francisca (Txile-Italia), Eccentrici Dadaró (Italia), Coraçao Nas Mâos (Portugal), To R Mansion (Japonia) eta Das Arnak (Frantzia). Guztiak lehen aldiz estreinatuko dira estatuan.
Beste komunitateetatik iritsiko dira Kanbahiota (Madril), Botproject / Lucas Ruiz, Maduixa, Xa! Teatre, Circog y Visitants (Valentzia), Círculum (Gaztela-Mantxa), Elelei, Pla’ D’annunzio y Les Spectacles del 23 (Katalunia), Truca Circus y La Víspera (Andaluzia), La Mecánica (Balearrak), Click About It (Gaztela eta Leon), Nova Galega de Danza eta PistaCastro & Cia. Duelirium (Galizia).
Eta euskal konpainiak honako hauek dira: Dantzaz (dantzariak publikoaren artean eta tabernetan sartuko dira), Deabru Beltzak (Symfeuny antzeztuko du), Hika Antzerki Taldea (gazteek sortutako eta gazteei zuzendutako ikuskizuna), Trakamatraka (chef rockzale baten kontzertua), Harrobia Dantza (Oreka Tx-ren txalapartaz lagundutako dantza bertikala), Cía Eva Guerrero, Zanguango Teatro, Markeliñe Teatro (Psiken buru baten barruan dagoen pertsonaia aurkeztuko du), Jokai (euskal mitologian oinarritutako jokoak), Ertza (Asier Zabaletak zuzendutako Mozambikeko bi dantzariren obra aurkeztuko du), Orain-Bi (zirku-emanaldiak), Cía Barsanti (Akabo! estreinatuko du), Maitane Sarralde (dantza garaikidea dantzatuko du, airean esekita), La Trapecionista Kia (aire-dantza biolontxelo musikaz lagundua), La Pez (zirkuko eta antzerkiko proposamen originala), Demode laukotea (kaleen zehar ibiliko da kuatrizikloan), Rouge Elea (aire-zirkoaren, dantzaren, musikaren eta objektuen arteko nahasketa), Erre Produkzioak (Grimm anaiei omenaldia egiten dien obra) eta Jon Zabal eta bere mentalismo-saioak.

Ikusgarriez gain, Umore Azokan makina bat profesional bilduko dira, eta horiek guztiak harremanetan jarriko dira, bilerak eta batzarrak antolatuko dira, eta konpainiek beren sorkuntza-obren proiektu berriak programatzaileei erakutsiko dizkiete.

Egunez eguneko programa osoa: umoreazoka.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button