ARTEA

Marion Thieme artistaren tximeletak, Bilbon

Marion Thieme artistak Falter & Hard Paintings izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Vanguardia galerian, martxoaren 18ra arte. Arrozezko paperean egindako lanak dira, eta tximeleten inguruan ardazten dira: “Haien koloreak, haien egiturak, haien samurtasuna”.

Origami pleguetan eginda daude margolanak, tinta txinatarrarekin eta guatxe pinturarekin landuak. Kolorezko marra abstraktuak erakusten dituzte, tximeleten hego eta koloreak gogorarazten dituztenak.

Erakusketa itxiko den egunean, gainera, Antonio Santamaria Solis idazleak Ser árbol izenburuko liburuaren irakurraldia egingo du.

Informazio gehiago: galeriavanguardia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button