LITERATURA

“Hiru istripu eta bi amodio”

Fernando Morillok idaztitako Hiru istripu eta bi amodio (Gaumin) eleberria joan den urtean argitaratua bazen ere, aste honetan, berriz aurkeztu du egileak Donostiako Fnac-en.

Nerabezaroko konfliktoak dira eleberri honetako gakoak; betiko lagunen lehen ika-mikak, izaera eta gorputz aldaketak, krisiaren gorriak eragindako desorekak…

Eta era berean lehen galderak planteatzen dira: posible ote bi pertsona aldi berean maitatzea? Eta zure sexu berekoa baldin bada bat?  Hortaz, maitasuna, hezkuntza, umorea, homosexualitatea eta beste hainbeste kontu agertuko dira lan honetan.

“Anuskak eta Galderrek mendi-istripu baten ondoren ezagutuko dute elkar. Anuska liluratuta dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Aurrerago, Izortze ezagutuko du Anuskak eta txoratuta utziko du honek ere. Nola liteke burua galtzea neska batengatik? Eta Galder?
Anuska nerabeak Madame Curie zientzialaria miresten duenez, liburuak bukaeran Madame Curie zientzialariaren biografiatxo bat du. Eta zientzialariari bere garaian gertatu zitzaiona gertatuko zaiola uste du protagonistak. Curie, alargundu eta gero gizon ezkondu batekin maitemindu zen, eta orduko gizarteak gorriak pasarazi zizkion. Antzeko egoeran ikusten du bere burua Anuskak: beste neska batekin dago txora-txora eginda. Baina aldi berean, Galder mutila ere ezin du burutik kendu. Nola hartuko dute neska batez maitemintzea Anuskaren hurbilekoek? Nola askatuko du bihotzeko korapiloa Anuskak?”

Hemen irakurri ahal duzue liburuaren hasiera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button