ESZENA

“Kutsidazu bidea, Ixabel” musikala, Lazkaon

Gaur, uztailaren 12an, 19:00etan eta Lazkaoko Arerian, liburu famatu baten gainean egindako musikala: Kutsidazu bidea, Ixabel.

Demode produkzioak taldearen ekoizpena da Kutsidazu bidea, Ixabel musikala. Joxean Sagastizabalaren Kutsidazu bidea, Ixabel nobela da gehien irakurri den euskarazko nobela, arrakastatsu eta dibertigarrienetariko bat. Demoden eskutik eta Patxi Barcoren zuzendaritzapean formatu musikalean ere ikus daiteke. Musikalak umorea, maitasuna eta abesti dantzagarrien bitartez baserri bitxi batera euskara maila hobetzera joaten den Juan Martin gazte donostiarraren istorioa kontatzen du.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Ikuskizunean ikusiko dugun bezala, Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button