BERTSOTAN

Azken finalaurrekoa Gernikan

Datorren domekan, abenduaren 2an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa izango da Gernikan.

Oholtza gainean sei bertsolari arituko dira norgehiagoka: Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Beñat Ugartetxea 2010ko finalistak, Iratxe Ibarra Berriatuko kanporaketako irabazlea, Ibon Ajuria Balmasedako saioko irabazlea eta puntuen arabera sailkatu den Joseba Artza. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan ibiliko da.

Horren ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren, abenduaren 15ko finalean, abestuko duten zortzi bertsolariak.

Zorte on!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button