BERTSOTAN

XXVI. Basarri Bertsopaper Saria

Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu eta parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan eta gaia librea izango da. Lanak makinaz idatzita, bi lerro zuri utziz izango dira. Lan bakoitzaren originala eta kopia bat bidali behar dira eta izengoitiz sinatuko dira.
Aparteko gutunazal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutunazalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

Uztailaren 16an amaituko da lanak entregatzeko epea. Beraz inspirazioak jota bazaudete hasi lanean eta hortik ahaztuta badituzue bertsook, ba bidali helbide honetara Zarauzko Udala, Euskara Zerbitzua Balea kalea, 2 A, 20800 Zarautz.
Lehenengo saria 1100€ eta txapela, eta bigarren saria 750€ eta oroigarria izango dira.
Epaia irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXIV. Txapelketaren barruan.

Bertsolari Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button