MUSIKA

EHZ festibalaren musika guztia asteburu honetan

Euskal Herria Zuzenean festibalak Irisarrin garatuko da uztailaren 2, 3 eta 4an. 25 urteko ibilbidea ospatuko du aurten, joan den urteko edizioa bertan behera utzi ostean.

Betiko legez, makina bat kontzertu, antzezlan eta ikusgarri berezi antolatu dira jaialdi eder horren egitarauaren barruan. Hala, Tio Teronen Semeak dantza taldea, Chill Mafia, Potato, Ruper Ordorika, Aguxtin Alkhat eta taldea, Kuartz,  Zea Mays, Anestesia, Tremenda Jauría,  Nøgen,  Rüdiger edota Torheit egongo dira, besteak beste, baita Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ere.

Eta EHZn ohikoa denez, hitzaldi, tailer eta mahai inguruak ere antolatu dira, bost gairen inguruan: artearen funtzioak, etxebizitza problematika, krisi kapitalista eta ekologikoa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimendua eta EHZren 25. urteurrena.

Beste aldetik, osasun neurri zorrotzak onartu dira, eta sartu nahi dutenek txertoa hartu izanaren ziurtagiria edo 48 ordu lehenagoko PCR negatiboa aurkeztu beharko dute.

Kontzertu eta bestelako ekimen guztien gaineko informazioa: EHZ festibala

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button