ESZENA

“Kanpus Artistikoak” gaztetxoentzat

Eszenaren magia gazteentzat ere egina dago, edo hala pentsatzen dute BAIn. Horrexegatik, uztailean, Bizkaiko Antzerki Ikastegian, Kanpus Artistikoa antolatu dute gazteen sormena, adierazpena eta dibertsioa sustatzeko eta elkartzeko xedearekin.

“Heziketa artistikoak umeen garapenari laguntzeko ugari ematen duela badakigu. Horregatik, musikako, arte ederretako, dantzako eta interpretazioko goi mailako tituludunen irakasle desberdinak elkartu gara proiektu hau sortzeko. Umeak oso ongi pasa dezakete ahalmen artistikoak garatzen dituzten bitartean”.
Diziplina artistiko desberdinen bidez, askotariko adimen eta gaitasunak estimulatzea da helburua. Jolasen bidez esparru hauek landuko dira: heziketa plastikoa, heziketa musikala, dantza eta gorputz-adierazpena, eta teatro eta zirkuko arteak.
Aktibitateak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izango dira, 4 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Informazioa eta matrikula online egiteko: www.artezarte.es

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button