LITERATURA

“Zure hatzaren ez galtzeko”

Paula Gunn Allen, Adrienne Erich, Miquel Marti I Pol eta Tina Escaja autoreen bertsoekin topatuko da irakurlea, Itxaro Bordak idatzi duen bere azken poemarioa Zure hatzaren ez galtzeko zabaldu orduko.

Liburuan barna sartu ahala, luzera eta tamaina guztietako poemak topatuko dituzue, gainera oso titulu iradokitzaileen azpian; Wüste, Bang bang, Chapultepec, Der Atlantis Code, Eixample 2012, World is starving, Papagaiak gara, Celtiv Twillight II, Hotel Itsasmin, eta abar.

Elkar argitaletxeak luzatu digun oharrean irakurri dugu, Itxaro Bordak bere poemario landu eta aberats honetan, bere azken urteetako esperientzia bital eta estetikoak bildu dituela. Hala, bidaiak, irakurketak, maitasunak, konpromisoak eta bestelakoez aritu da idazle baionarra. “Bere barnera eta aldi berean mundura egindako begirada zintzo bat, egilearen hizkera poetiko berezian emana”.

Itxaro Borda (1959) Baionan sortu eta Amikuzeko Oragarren hazia da. Historia garaikidean lizentziatu zen Paueko unibertsitatean. Gaztetan hasia euskal prentsan idazten, Herrian, Berrian… 1984an argitara eman zuen Maiatzen eskutik Bizitza Nola Badoan lehen poema liburua. Horren ondotik beste lan asko etorri dira, hala nola, Basilika (1985), Bizi nizano munduan (1996), Orain (1998), 100% Basque (2001, Euskadi Literatura Saria), Hiruko (2003), Zeruetako Erresuma (2005), Noiztenka (2008), Ezer gabe hobe (2009), Boga boga (2012) eta abar.

Honelakok irakurri ahal dituzue:

Britney Spearsen arabera
Izatearen segundo bakoitza bizitzekoa da
Bazterreko behatzaileez
Axolatu gabe.
Eta gorarik doa Madonnaren ahotsa
Mojaveko mortuan barna:
Hutsez huts handi zaitez,
Ez izan izotzezko horma
Eta hil ezazu iragana zugan
Bang bang.

Mundu zabalak pantailetatik gozatu
Musu luzean trukatu dute biek.
Womanizer.
Ray of Light

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button