ARTEA

“Arteshop” hiriko saltokiak sormenez betetzeko ekimena

Arteshop Bilbao ekimenak sormenari eta diseinuari begira barreiatuko da Bilboko hainbat saltokitan, Arte Ederretako 75 ikasleren proposamen artistikoak erakusteko. Artista berrien sorkuntza artistikoen bidez, merkataritza-eskaintza erakargarriagoa izango da  ekainaren 18ra arte.

Bilboko merkatariek arterik abangoardistenaren alde egingo dute sustatzeko eta dinamizatzeko tresna gisa, eta lanak bertan erakusketaz gain, Bilboko Erriberako Merkatura eta Plaza Biribileko Turismo Bulegora zabalduko da Arteshop Bilbao 2016; izan ere, bertan, ekimenean tutore lanak egingo dituzten Bilbao Arte Fundazioko artisten artelanak ikusgai jarriko dituzte. Arte Ederretako ikasleen artean ekimenak oso harrera ona izan du, eta hala, parte hartzeko 110 eskabide aurkeztu ziren.

Ekimenak doako ibilbide gidatuak antolatu ditu proiektuan parte hartzen duten saltokien eta ikusgai dauden obren berri izan nahi dutenentzat, eta gainera jendeak merkataritza-ibilbidean parte har dezan, 50 euroko 20 sari zozkatuko dira, ekimeneko kide diren 75 establezimenduetan gastatu ahal izango direnak.

Ekimena merkataritza-dinamizaziorako eta sustapenerako jarduera berritzaile eta sortzaile gisa finkatu da sei edizioetan zehar.

Honen gaineko informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button