BERTSOTAN

Leitzako finalari begira

Azken txanpan sartu da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso txapelketa. Asteburu honetan bigarren faseko azken saioak jokatuko dira eta horien ostean jakingo da zeintzuk diren martxoaren 31n Leitzako pilotalekuan arituko diren hiru taldeak.

Asteburu honetan hiru saio izango dira Leitza, Igantzi eta Barañainen. Leitzan, bihar, Leitzaundi eta Oronoz-Malerrekako Erauntsi taldeak arituko dira. Bihar ere,  Igantziko Biltoki elkartean, Lesakako Rimak Exkaxko eta Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak taldeak izango dira.

Eta azkenik, Nafarroako taldekako bertso txapelketaren bigarren fasea Barañainen amaituko da, martxoaren 18an, igandearekin. Barañaingo Beteranoak eta Etxarriko Bilixkorriko taldeak, Alaitz ikastetxean izango dira, arratsaldeko 20:00etan.

Beste aldetik, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketako finala Aramaion egingo da datorren asteko larunbatean, martxoak 24. Idatzizkoan Gasteizko Martin Ttipia eta Aramaioko Ai Ene! taldeak, eta bat-batekoan, Aiaraldeko Altubepekoak eta Aguraingo Sorginetxe taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button