MUSIKA

Sorkuntza-jardunaldiak musika urbanoa ardatz hartuta

Bilborock aretoan, otsaila eta ekaina bitartean hilero, Meltown musika-joera berrien kolektiboaren sorkuntza-saio bat izango da. Saioetan, kontzertuak, hitzaldiak, musika sorkuntzari buruzko workshop-ak, sormena, edizio grafikoa edo hedabide sozialak landuko dira, besteak beste. Gaur, otsailak 17, abiatuko da ekimena, 18:00etatik 20:30era.

Saioetan, “bideo grabazioak egingo dira, kolektiboko kide berriak aurkeztuko dira, kontzertuak eta hitzaldiak emango dira eta workshopak ere egingo dira musika-sorkuntzaz, sormenaz, edizio grafikoaz edo Social meda direlakoez, eta musika-joera berrien gaineko podcast-ak ere sortu eta grabatuko dira”.

Meltown komunitatea Bilboko eszena urbanoko kantari, influencer, ekoizle eta bideografoek osatzen dute, eta kolektibo horretako kideen arteko topaketarako eta sinergietarako gune bat sortzea da ekimenaren xedea.

Jarduera guztiak gauzatuko dira unean-unean indarrean dauden segurtasun- eta higiene-arauak begiratuz.

Hurrengo saioen gaineko xehetasun gehiago Bilbao Gazteren sare sozialen bidez emango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button