MUSIKA

Lur azpiko taldeen arteko bataila, Le Bukowskin

Undreground-eko bost taldek joko dute larunbatean, maiatzak 30, Donostiako Le Bukowski klubean 18:30etik aurrera, Lur azpiko taldeen arteko bataila lelopean: The Lie Detectors (Donostia), The Lookers (Ziburu), Magnetico Grupo Robot (Bermeo), Violeta Vil (Logroño eta Kanariar Irlak) eta Cleopatra X (Logroño).

Lie Detectors Donostia inguruko zenbait musikarik abiatutako egitasmo berria da. Taldean, besteak beste, Nuevo Catecismo Catolicon eta Teen Dogs punk-rock taldeetan aritutako Eneko Etxeandia gitarra-jotzailea dago. Oraintsu, laster argitaratu den lana grabatu dute.

Bestalde, The Lookers hirukoteak binilozko hamar hazbetekoa argitaratu zuen iazko abenduan: Never has control. Diskoa Irungo Bloody Mary disko-dendak abiatu duen zigiluaren estreinako grabazioa da. Lau kantu biltzen ditu, eta Ives Grimonprez arduratu da ekoizpenaz. Diseinua, berriz, Iñaki Lopez gipuzkoarrak egin du. Eragin klasikoagoak bildu dituzte lan berri horretan: The Beat, The Creation, Eddie and the Hot Rods….

Bermeoko Magnético Grupo Robot proiektuan, berriz, El Desvan Del Macho, Munsterland, Los Frenos eta Los Brebes bandetan aritutako musikariek jotzen dute, eta Nomeansno, Dead Kennedys eta DEVOren iturrietatik edaten duten kantu motzak eta zorrotzak egiten dituzte.

Azkenik, Logroñoko Cleopatra X taldeak blues-punk erritmoak jotzen ditu, eta Violeta Vilek pshych-pop estiloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button