LITERATURA

Mo Yan nobel saridunaren lana Zaitegi Sarian

Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa Aiora Jaka eta Maialen Marin donostiarrek irabazi dute. Biek, Txineratik zuzenean itzuliko dute Mo Yan nobel saridunaren ipuin bilduma bat.

Hogeita hiru lan aurkeztu dira sariketa honetara eta guztien artetik Rafa Egiguren, Miren Ibarluzea eta Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle eta itzultzaileek osaturiko epaimahaiak bi donostiarrena aukeratu du.

Lanetatik lau zuzenean aritu dira txineratik, euskal itzultzaileen mailak eta txinatar kulturaren ezagutzak egin duten gorakadaren seinale.
Proiektu guztien artean Jaka eta Marinena aho batez hautatu zuen epaimahaiak, bera zelakoan jatorrizkoari ondoen lotzen zitzaiona, batetik, eta euskaraz ondoen funtzionatzen zuena, bestetik.
Hortaz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Mo Yan idazle suediarraren ipuin bilduma bat euskaratu beharko du bikoteak, eta 2013 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Joan den urtean Tomas Tranströmer-en Bizientzat eta hilentzat lana itzuli zuen Juan Mari Aguirreurretak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button