ARTEA

Smoke argazkilari taldea izango da Durangon

Roger Guaus Smoke Collective argazkilarien nazioarteko kolektiboaren kide-sortzaileak hitzaldia emango du Durangon, Begira I. Argazki Topaketaren baitan. Taldea 2007. urtean eratu zen. Hitzaldia ostegunean, hilak 23, egingo da Arte eta Historia Museoan, 19:00etan.

Guausek, gainera, ikus-entzunezko proiekzio bat erakutsiko du. Bertan, kolektiboko zazpi argazkilarik eginiko lanak ikusi ahal izango dira: Roger Guaus (España), Laetitia Donval (Frantzia), Maki (Frantzia), Idalina Pedrosa (Portugal), Monia Montali (Italia); Jukka Onnela (Finlandia) eta François Bodeux (Belgika). Argazkilarion ekoizpena askotarikoa da, hainbat estilo eta estetika biltzen baitu.

Smoke taldeak orain arte erakusketa-kolektibo andana egin du, hala nola, Rencontres Internationales de la Photographie-n, programme OFF-en, Arlesen, edo Lee Ka-Sing Gallery-n.

Begira I. Argazki Topaketaren egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button