BERTSOTAN

Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi, garaile

Sustrai Colinak irabazi du atzo, azaroak 17, Murgian jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, 706 puntu erdietsita. Aitor Sarriegi, berriz, herenegun, azaroak 16, egindakoan garaile izan zen, 688 puntu eskuratuta.

Horrela, finalaurrekoak amaituta, finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu duten bertsolariak ondokoak dira:

Azaroaren 23an, Elizondon: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Soto.

Azaroaren 24an, Donostian: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin.

Azaroak 30ean, Maule-Lextarren: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

Bi itzulietako puntuazioak batuko dira, eta zazpi onenek lortuko dute finalerako txartela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button