BERTSOTAN

Bardoen bigarren asteburu ederra

Bost saio jokatu ziren Bardoak taldekako txapelketaren bigarren asteburuan, Iruñea, Bera, Otsagabia, Leitza eta Gaintzan. Guztietan, giro eta bertso maila oneko saioak egon ziren, eta igorritako argazkietan ikus daitekeenez, parte-hartzaileek zein bertsozaleek izugarri gozatu zuten.

Ostiralean bi saio jokatu ziren, Iruñean eta Beran. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean Mirristi-Drimtim eta Sakanako Bilixkorriko izan ziren parte hartzen bertan bildu zen 30 bertsozaleren aurrean. Azkenean Sakana aldera joan zen azken puntua.
Egun berean, Berako gaztetxean Bordboiak eta Iruñeko Bertze maldikoak taldeen arteko saioa izan zen. 60 lagunek segitu zuten saioa. Iruindarrek lortu zuten haien bigarren puntua.

Larunbatean beste hiru saio jokatu ziren Bardoak ekimenaren barruan. Otsagabiako Gartxot elkarteraino joan ziren Iruñeko Xirristi Drimtim eta Leitzako Beti berandu … ta gauz onik ez. 50 bertsozalek lepo bete zuten elkartea. Jokoan zen puntua Leitzara joan zen.

Gaintzan Baztango Lepanatuek Bardoak txapelketako haien bigarren puntua lortu zuten eta azkenik, Leitzako Aurrera elkartean Leitzako Harrapazank taldea eta Barañaingo Miluzeko barañetak aritu ziren bertsotan. Leitzakoa ere saio jendetsua izan zen, 70 bertsozale inguru elkartu zen bertan. Puntua etxean gelditu zen.

Datozenak: beste bost saio izango dira ostiraletik igandera Uitzi, Etxarri-Aranatz, Leitza eta bi Barañainen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button