ARTEA

“This is the end of the world as you know it” erakusketa BilbaoArten

Kepa Garraza artistak This is the end of the world as you know it (Hau da ezagutzen duzun munduaren amaiera) izenburupeko erakusketa apokaliptikoa aurkeztu du BilbaoArten. Erakusketa maiatzaren 8tik 29ra arte izango da zabalik.

Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra, pasaden urteko beka jaso zuten 36 artisten artean, aurtengo edizioko epaimahaiak banakako erakusketa bat antolatzeko aukeratu dituen zazpi proiektuetako bat da.

Erakusketak 19 artelan jasotzen ditu (olio-pinturak mihise gainean eta gouachea paper gainean); horietako 5 formatu handikoak dira, eta guztiak ere oso deigarriak, izan ere, errealitatearen narrazio gisa ulertutako serie berria aurkeztu du Garrazak, eta bertan “oso eszenatoki beldurgarriak, baina, zoritxarrez, errealitatetik oso kanpo ez daudenak, jasotzen dira, gerra, alderdi neonazien berpizkundea edo indarkeria, besteak beste”.
“Erakusketa, ordena kronologikoa duen ibilbidea da; margotzen dudan unea baino pixka bat beranduago girotuta dagoen etorkizuneko balizko egoera planteatzen dut”, nabarmendu du Garrazak, “oso izaera anitzeko irudiak dira, eta batzuk besteekin elkarrekintzan ari dira”.

This is the end of the world as you know it lanak, TB-ko kate nagusietako edo prentsako lehen orrietako irudiak erakusten dituzten zenbait kazetaritza lan erakusten ditu.

1979an Berangon (Bizkaia) jaioa, Kepa Garrazak ibilbide luzea du artista gisa; banakako erakusketak egin ditu Madrilgo, Bilboko, Dusseldorfeko, Rotterdameko edo Beijingeko galerietan. Espainiako eta nazioarteko bilduma pribatuetan egoteaz gain, bere artelanak Artiumeko, Madrilgo Erkidegoko edo Museo Patio Herreriano izenekoaren Arte Garaikideko bildumetan ere badaude. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button