IKUS-ENTZUN

Bideoklipen erakusketan parte hartzeko epea zabaldu du KREAk

LunaKREA sortzaile gazteen lana erakusten duen plataforma da. Gasteiz proposamen esperimentalekin bete eta esparru berriak bilatzen ditu. Proposamen horrek, musika, dantza, antzerki, poesia, diseinu, literatura eta ikus-entzunezko sormen arloko azken joerak aurkezten ditu

LunaKREA.clip programazioan parte hartzeko, lanak banaka edo taldean sinatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bideoklip aurkeztu ahal izango du. Aurkeztutako bideoklip bakoitza aukeratu ahal izango da parte-hartzaileak aurkeztutako pieza kopurua edozein izanda ere. Deialdiara aurkeztutako bideoklipen iraupenak ezingo du sei minutu baino gehiagokoa izan.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 1etik 31ra artekoa izango da. Posta arruntez bidaliz gero, zigilu-markan azaltzen den data hartuko da kontuan. Parte hartzeko honako fitxa hau bete behar da.

Hautaketa Batzordeak aukeratuko ditu Gasteizen irailaren 10ean LunaKREA.clip-en baitan proiektatuko dituzten bideoklipak. Aukeraketa egiteko, kontuan hartuko ditu bideokliparen kalitate teknikoaren eta artistikoaren irizpideak, obraren originaltasuna eta berrikuntza eta prestatzeko erabilitako teknologia berriak. Epaimahaiko Hautaketa Batzordea honako hauek osatuko dute: Borja Crespo (Bilbo, 1971), Chino Moya (Madril, 1976), Lorena Montejo, KREA Adierazpen Garaikideko Ikus Arteen Alorreko arduraduna, eta Araceli de la Horra, KREA Adierazpen Garaikideko zuzendaria.

Proiektatzeko aukeratutako bideoklipen egileek 150 euro jasoko dituzte beren lana publikoari erakusteagatik.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button