BERTSOTAN

Baztan-Bidasoako XXVIII. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoako XXVIII. Bertsopaper Lehiaketa jarri dute abian. Bertsoak maiatzaren 15era arte aurkeztu ahalko dira.

“Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria”, esan dute antolatzaileek.

Lehiaketa 4 mailatan banatuko da: A mailan 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute, eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta 30 euro (bigarrena); B mailan 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta 70 euro (bigarrena);  C mailan 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta 120 euro (bigarrena); eta D mailan 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta 150 euro (bigarrena).

Bertsoak helbide honetara bidaliko dira: Berako Kultur etxea, Baztan-Bidasoako XXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Eztegara pasealekua, 11. 31.780 Bera (Nafarroa)

Sariak Berako Kultur Etxean banatuko dira, maiatzaren 29an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button