IKUS-ENTZUN

“Zinemako heroiak eta Generoa eta berdintasuna”, Iruñean

Apirilean eta maiatzean, Generoa eta berdintasuna ardatz hartuta hainbat film pantailaratuko dituzte Zabalguneko eta Iturramako Civivox aretoetan. Programa osatzeko, ibilbide historiko eta zinematografiko bat eskaintzen duen Zinemako heroiak ikastaroa ere antolatu da, Zabalguneko Civivoxean.

Antolatzaileek ahal definitu dute zikloaren nondik norakoa: “Zinemak, izan ere, erreferenteak eta iruditeriak sortzeko ahalmena dauka. Iristen zaizkigun film gehienek genero-estereotipoak eta -rolak indartzen dituzte, baina aldi berean badago emakumezkoak protagonista dituen zinema bat, eta poliki-poliki, ordena sinboliko patriarkala hausten joaten dira. Hautaturiko filmek beste ikuspuntu batetik ikustaraziko digute zinema, elkarrizketa eta eztabaida eraginen dituzte, eta haien bidez, emakumezkoen film unibertsoa aberasten duten bestelako erreferentziei erreparatuko diegu”.

Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Revolutionary Road (Sam Mendes. 2008); Caramel (Nadine Labaki. 2007); La muerte y la doncella (Roman Polansky. 1994); eta Carmina y amén (Paco León. 2014).

Datak eta ordutegiak jakiteko, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button