ESZENA

“Eztena”, arte eszenikoen jaialdia

Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak Eztena arte eszenikoen jaialdia antolatu du ekainaren 15etik 18ra bitarte.

Ohi den bezala, proposamen eszeniko arriskatuei erakusleiho bat eskaintzea, sormen prozesuan dauden lanak probatzeko laborategi bat sortzea, eta euskal arte eszenikoetako sortzaileek elkar topatzeko gune bat konpartitzea dira jaialdiaren helburuak.

“Egitarauan sormen prozesuan dauden piezak, marioneta erakusketak, performanceak, kale ikuskizunak, formatu txiki zein handiko lanak, eta abangoardiako antzeko proposamenak ikusteko parada egongo da”.

Gaur abiatuko da ekimena sormen prozesuan dauden piezen erakustaldiarekin. Hala, 19.00etatik aurrera, honakoak aurkeztuko dira: Hiroshimako zuhaitza (Kabia Teatroa), Inor ez dator (Zanzara), Oaingoan bai (Nisune), Finisterre (Txiflando) eta BIdea (Luis Alberto Rofríguez/CIe Jour de Fete). Datozen egunetako programazio guztia hemen ikus dezakezue.

Horretaz guztiaz gain, ekainaren 3tik 18ra, Xenpelar Etxean, Alvaro Ledesmaren Marionnettes izeneko erakusketa paratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button