IKUS-ENTZUN

Gazte talde bat genero-indarkeriaren kontrako film laburra egiten ari da Gueñesen

"Uste dugu gazteen artean genero-indarkeria ere badela, eta gai horri aurre egiteko gazteekin uste dugu onena modu erakargarri batean egitea dela", esan du Raul San Román Gueñeseko Gazteria Udal Zerbitzuko teknikariak. Izan ere, udalerri horretako gazteak aspalditik ari dira ikus-entzunezkoekin lanean.

Film laburrak En mi celda izenburua dauka eta jada astebeteko filmaketa egin dute. Hala, hasierako lan guztia burutu ondoren, tartean, gidoia, tokiak, eta story board-a, gazteek erabaki dute filmazioa egiteko lekurik aproposena udal igerilekuen sotoak direla. "Gazte guztiek modu aktiboan ari dira lanean", azaldu du udal teknikariak.

Behin pelikula muntatu ostean, filma Genero-indarkeriaren Nazioarteko Egunean, azaroak 25, estreinatzea pentsatu dute. Horrez gain, filmaren soinu banda herriko musika-talde batek egingo du, eta promozio lana internet bidez egingo dute, Gugaz Telebista webgunearen bitartez, hain zuzen.

Gueñeseko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button