MUSIKA

Kaleko sei musika bandaren erritmoz beteko dira Bilboko auzoak

Larunbat honetan, ekainaren 5ean, hasiko da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Musikauzo programa. Ekimen horrek kaleko sei musika bandaren erritmoz beteko ditu Deustuko, Uribarriko, Errekaldeko eta Basurtu-Zorrotzako Barrutietako plazak, ekaineko larunbat guztietan.
Marmara Musik, La Parrus, Cotton Club, Mc Kensy´s Band, Mac Jeara´s Band eta Zo-zongól!! taldeak, bi saiotan, arratsaldeko 18:00etan eta 20:00etan, Funikularreko plazan, Iturriondoko plazan, Botika zaharreko plazan, Azoka plazan eta Aita Donostia plazan arituko dira, eta baita San Inazioko, Peñaskaleko, Ametzolako, Iralako, Uretamendiko eta Deustuko Erriberako hainbat lekutan ere.

Programazioaren barruan 20ko hamarkadako marching bands izenekoetako ikuskizun tipikoa edo New Orleans-eko brass bands izenekoak jasotzen dira, Cotton Club-en edo Mac Jeara´s Band-en eskutik. Horrez gain, Marmara taldeak betiko jazzez eta swingez beteko ditu kaleak, klarinetearen, saxofoiaren, tronpetaren, tronboiaren, banjoaren, tuba kaxaren eta bonboiaren erritmoekin. Perkusioak eta erritmoak markatuko dute Zo-zongól!!-ren ikuskizuna, taldeko kideen jantzi bitxiak ahaztu gabe; La Parrus taldeak dixiland-ean oinarritutako errepertorioa eskainiko du. McKensy´s Clan Band, Bilboko kaleetara datozen eskoziar eszentrikoek osatutako taldea da. Hiirko kaleak dantzan jarriko dituzte, euren gaitekin eta danborrekin, musika, antzerkia eta animazioa biltzen dituen ikuskizunaren bitartez.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button