MUSIKA

Urko kantautorearen kantarik ezagunenak, Arriaga Antzokian

Gaur, maiatzak 26, 19:30ean, Bilboko Arriaga Antzokian Urko Herrikoi Ikuskizuna antolatu da, eta bertan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda elkarrekin izango dira oholtza gainean.

Kantautoreak bere kantarik ezagunenak, gure oroitzapen pertsonalenean parte diren himno enblematikoak direnak aurkeztuko ditu kontzertu berezi horretan. “Kalitate handi-handiko ikuskizun herrikoia, hala haren melodia eta harmoniengatik nola interpreteengatik”.
Josean Larrañaga (Urko) Ez dok amairu taldearen kantautore euskaldunen labekada hartatik sortu zen. Haren arrakasta handiak belaunaldi oso baten bidaide izan dira 40 urte baino gehiagoko ibilbidean.

Urko diskogintzan lan gehien dituen euskal kantarietako bat da. Horrez gain, euskaraz oso-osorik egindako lan musikal batek lortutako salmenta arrakastatsuari emandako urrezko estreinako bi diskoak ditu.

Arriaga antzokian euskal banda onenetako batekin, Bilboko Udal Bandarekin (Jose Rafael Pascual Vilaplana maisuaren zuzendaritzapean), elkartuko da bere abestiak kantatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button