BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketako lehen irabazleak

Atzo aurkeztu zen bertsolari gazteenei begirako sariketa hau, eta gaur izan da lehen saioa Igorren, Arratia-Txorierri eta Bilboaldeko taldeen artean.

Saioa Igorreko Lasarte Aretoan izan da eta Igorreko institutuko ikaslez beteta egon da aretoa. Irabazlea Arratia-Txorierri taldea izan da 393 punturekin. Oso hurbil gelditu da arerioa, 364 punturekin.

Bihar ere beste saio bat egongo da. Enkarterri eta Uribe Kosta neurtuko dira, Zallako Mimetiz herri ikastetxean, goizeko 10:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button