ESZENA

Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzeko, “Ibilki”

Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapena sustatu eta bultzatu nahi du Ibilki programaren bidez. Kultura eta gizarte loturak sekula baino beharrezkoagoak diren garai hauetan, Euskal Kultur Erakundeak programa honetan parte hartzen duten konpainiei eta herriko etxeei bere laguntza eskaini nahi die.

Programa horrek hirien interesa piztu du eta gero eta gehiago dira bat egin nahi dutenak. Hori dela eta, 2021 urtearen lehen zatian, Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule, Baigorri eta Donibane Lohizuneko herriek ikusgarri bat edo gehiago eskainiko dituzte.

“Kontutan harturik aldaketak izan daitezkeela, udaberri honetan Euskal Herriko zortzi antzerki talderen hogei bat emanaldi proposatuak zaizkizue, izan geletan ala toki publikoetan. Ikusgarriak Azkainen, Baionan, Maulen, Ziburun, Baigorrin, Bidarten, Hendaian eta Donibane Lohizunen iraganen dira, bai eta beste herri andana batean udatik aitzina ere. Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea, hobeki berriz elkartzeko”.

Ibilki programa, gaur berton, martxoaren 9an, abiatuko da Baionan, Atx Teatroak egingo duen Tomiris lanarekin. Mendekuaren inguruko antzezlana da, indarkeria matxistaren inguruan ardazten dena, eta errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Sentsuala eta era berean gordina da obra, erreala eta fantastikoa.

Ibilki programaren bidez, maiatzaren 30era bitartean makina bat emanaldi eta ikusgarri izango duzue eskura antzerkiaz gozatzeko. Programazio guztia hemen ikus dezakezue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button