Abenduaren 17tik eta 21era bitartean, Neighbor musika bikoteak bira txikia bat egingo du Euskal Herriko hainbat txoko bisitatuz.
Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira musikariak. Neighbor-en lehenengo albuma 2013ko urrian kaleratu zen Gaztelupeko hotsak diskoetxearen eskutik. Euskara, ingelesa eta gaztelaniazko hamahiru kantu berri biltzen zituen albumak: Ura patrikan.
Oraingoan tradizio klasikotik salto egin eta kantu propioak sortu eta aditzera ematera ausartu dira. Kontzertuak honako toki eta datetan egingo dituzte: Donostiako Koldo Mitxelenan, (abenduaren 17a, 19:30ean); Mutrikuko gaztetxean (18an, 22:30ean); Larrabetzuko Hori bai gaztetxean (19an, 19:00etan); Oreretako Niessen aretoan (20an, 19:00etan) eta Iruñeako Kondestablearen Jauregian (21ean, 19:30ean).